| Goierriko 6 baserritako ateak zabalik aurkituko dituzte natura, nekazaritza orekatua (3 jarduera ekologikoak dira) eta kalitatezko produktuak ezagutu ahal izateko 8 jarduera desberdinetan, Ordiziako azoka barne. Begirale lanean esperientzia luzea duen baserritarrak taldeari bere eguneroko lana erakutsiko dio.Ikasleek horretara egokitutako instalazioetan, beraien |
eskuzegin ahal izango dute, pausoz pauzo, guztia: gazta, ogia, gailetak, abarkak, eztia ontziratu eta kandelak, mermelada, landareak ontziratu, erosketak... aukeratutako baserriaren arabera. Egindakoa etxera eramango dute saritzat. Kalitatezko jarduerak eskeini asmoz lan talde txikiak onartzen dira 12-20 ikaslekoak. Baina 30-50 ikasleko talde handiak onartzen dira, bi-hiru baserrietan banatuz (bata besteengandik hurbil bait daude)
|
8 BISITA DIDAKTIKOEN BIDEZ GAI DESBERDINAK LANTZEKO AUKERA DBHkoekin bereziki sakontzeko (eta orokorrean nahi duenarentzako)
Historia Historiaurretik hasi eta nola etxeratu genituen abereak, nola sortu landareak eta fruitu arbolak. Ondoren kultura bakoitzak (Mesopotamia, Egipto, Grezia, Erroma, Erdi-aroa.. .) nola garatu duen zerealen erabilpena, abereen hazkuntza, erlezaintza, salerosketa ...
Natura Lurraren zainketa, landareen hazkuntza, polinizazioa, fruituaren sorrera, abereen garrantzia baso-zelaien orekan.. .
Matematika Lore ontzien, erleen gelatxoen, gazta eta ogi moldeen forma ezberdinak, bolumenak, gai bakoitzaren dentsitateak, pisua. Esne eta gaztaren arteko erlazioa (zatiki edo ehunekotan), gari, irin eta uraren artekoa, fruta eta mermeladaren artekoa. Erleak egin behar dituen bidaiak eta 1 kg eztiren artekoa.
Kimika Ogiaren hartzidura laktikoa eta alkoholikoa, esnearen hartzidura, landareen fotosintesia: azukre eta proteinen sortzea...
Elikadura Gaztak, ogiak, barazkiak ... gure elikaduran duen garrantzia eta gai hauen kalitatea eta osasunaren arteko harremana.
Energi berriztagarriak Eguzki lndarra eta beste hamaika ikasgai interesgarri.
|