Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa

Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa

  • Errenteria Hiria Lehiaketa

Ereintza Kirol eta Kultur Elkarteak Errenteriako Udalaren babespean, 2011. ERRENTERIA HIRIA XXXI. IPUIN LEHIAKETA eratu du, oinarriak hauek direla:

Udalherria: Errenteria

Lekua:  Errenteria

Hasiera: 2011/08/1

Amaiera: 2012/01/28

Ereintza Elkartea

Juan de Olazabal Kalea, 23 (20100) Errenteria

Telefonoa: 943526553

Eskulangintza tradizionala bultzatzen hasi zen lehenengo Elkarte Kulturala izan zen.
Azokatik pasatzen diren artisau guztien datuak dituen katalogoa argitaratzen dute. Dagoeneko 10 kaleratu dituzte.
Gabonkanten lehiaketa ere antolatzen dituzte.

OINARRIAK:

  1. Lehiaketan euskaraz zein erdaraz idatziriko ipuinek parte har dezakete. Partaide bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkez dezake.


  2. Ipuinek ezin dute hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere. Makinaz idatziak behar dute, espazio bikoitzez eta alde bakar batetik. Hiruna ale aurkeztuko dira, orijinala eta bi kopia, behar bezala elkartuak.


  3. Ipuinak argitara gabeak izan behar dute erabat eta beste inongo lehiaketan saritu gabekoak.


  4. Ipuinak 2 era ezberdinetara helarazi ahalizango dira:

    • Posta arruntez: Ereintza Kirol eta Kultur Elkartea
      301 posta kutxatila
      20100 - Errenteria


    • Posta elektrikoa: ipuinlehiaketa@ereintza.com

      ohar hau Errenteria Hiria ipuin lehiaketarako. Ezizen bat erabiliz zuzenduko ditu egileak ipuinak, hauekin batera, gainean ezizena duen plika itxi bat jartzen duelarik. Plika honen barruan datu pertsonalak jarriko ditu (izena, deiturak, helbidea, telefonoa balu). 25 Urte baino gutxiago izatea adierazi behar da baita, bere kasuan, Errenterian bizitzearena.


  5. Orijinalak jasotzeko epea 2011 urteko irailaren 16an bukatuko da eta erabakia abenduaren 17an argitaratutako da.


  6. Epai mahaia idazle-kualifikatuek osatuko dute.


  7. Sariak honelakoak izango dira bai euskarazko eta bai erdarazko ipuinentzat:

    • 1. Saria: 1.200 euro


    • 25 urtetatik beherako autorearen ipuin onenarentzat: 420 euro


    • Errenteriako autorearen ipuin onenarentzat: 210 euro


  8. Sari banaketa 2012ko urtarrilaren 28an Udaletxeko Areto Nagusian, eguerdiko 12:00etan, izango da.


  9. Ipuin sarituak elkarte eratzailearen eskuetan geratuko dira, argitaratzeaz berau arduratuko delarik. Sariak eman eta hilabeteko epean egileek saritu gabeko lanak eskatzen ez badituzte txikitu egingo dira.


  10. Parte hartzeagatik beragatik, idazlek baldintza hauek onartzen dituzte eta baita epai mahaiaren erabakia ere.


Gipuzkoan.info-k eskualdeko eta herrialdeko informazioa euskaraz eskaintzen duen aplikazioa da.  Web honetan bertako ekitaldirik sartu nahi baduzu harpidetza atalean sartu eta bertako instrukzioak jarraitu. Gainera informazio hau info@gipuzkoan.info helbidera ere bidali dezakezu. Bertako web honetako informazio guztia sistemara atxikita dauden Udaletxeetan ere azalduko da. Hau dela eta herri bakoitzak Gipuzkoako gainontzeko herrietan sortutako informazioa eskuragarri izango du.
   

Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Kulturweb - Ekei Kulturweb, S.L.L. Patrizio Etxeberria 8 - 20230 Legazpi - Tfnoa: 943 734423 / Faxa: 943 737258
Gobierno Vasco - Departamento de Cultura