Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Urdaneta - Altzola mendi ibilaldi gidatua

Urdaneta - Altzola mendi ibilaldi gidatua

  • San Roman - Altzoloa

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, urtarrilaren 28an, Urdaneta - Altzola mendi ibilaldi gidatua ospatuko da, Pagoeta Parke Naturalean.

Udalherria: Aia

Lekua: Pagoeta Parkeko Interpretazio Zentroa

Ordua: 09:30

Hasiera: 2012/01/28

Amaiera: 2012/01/28

Sarrerak: 3,00 / 5,00 €

Pagoeta Parkeko informaz. eta interpretazio Zentr

Iturraran baserria<br>Caserío Iturraran (20809) Aia

Telefonoa: 943835389 / 943428843

Erakusketak bi zati ditu.
Bata, Pagoetako Ingurune Fisikoa, hau da, habitak zehatz honetan bizi izan diren pertsonen historia eta izaera nolabait baldintzatu duten faktore naturalak azaltzen dituena.
Bestea, Gizakiaren Aztarrena, Pagoetako giza ingurunearen alderdi kulturalak eta etnografikoak erakusten dituena.
Bigarren areto honetan, lanabes, diagrama, maketa, erreminta eta hainbat testu labur erakusten dira, hobnako gaiak ikitzen dituztenak: baserria, komunikabideak ata garaoa, bide eta galtzarak, ganadua eta etxeko animaliak , iraupeneko industriak eta eratorriak, artilea, linua, sagardoa eta txakolina, egurra eta zurgintza, ikazkintza, burdingintza, karobiak eta errotak.

Ordutegia:
Uztail, abuztu eta irailean:
Asteartetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:30-18:30.
Besteak:
-Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00-14:00.
Bisita gidatuak urte gustian egin daitezke, aldez aurretik eguna eta ordua hitzartuta, nahiz eskoletako nahiz bestelako taldeak izan.

 

Goizeko 09:30etan Urdanetatik abiatuko gara  eta Altzolaras, Azti, Altzola eta Soroain pasa ostean, eguerdiko 13:30rako  berriro Urdanetan bueltan izango gara.
Pagoetako Parke Naturaleko ingurunerik  ezezagunenetatik pasatzen den mendi ibilaldi honetako paisaia, ondare  erlijiosoa eta ondare etnografiakoa ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Ibilaldi honen zailtasun maila baxua den  arren, komenigarria da mendirako arropa egokiarekin jantzita etortzea.

Nahiz eta eguraldi txarra egin egun horretan,  irteera ez da bertan behera geldituko, Babes Zibiletik aurkako agindurik izan  ezean behintzat.
Ekintza honetan parte hartu nahi duen guztiak,  aurrez izena eman beharko du Iturraran Parketxera, 943 835389 telefono  zenbakira, deituz. 
Mendi ibilaldiaren prezioa 5,00 eurokoa da  helduentzat, bost eta hamabi urte bitarteko haurrena 3,00 euro eta, bost  urtetik beherako haurrentzat dohainik izaten da.

Fundacioa "Gipuzkoako Parketxe  Sarea"
Pagoeta Parke Naturala



Gobierno Vasco - Departamento de Cultura