Udalherria: Arrasate-Mondragon
Lekua: San Balero Baseliza
Hasiera: 2012/01/29
Amaiera: 2012/01/29
Meatzerreka auzoan kokatua, San Valerio, meatzetan aritzen ziren langileen topa-gunea izan zen. Kapila honen lehenengo aipatzea 1434. urteko idatzi batekoa da. 1988. urtean eraberritua izan da.
Urtarrilak 29n bertan ospatzen den egunean partehartzeak benetan pena merezi du, bertan Arrasateko auzotarrek meza entzun eta jai egun bikainaz gozatzeko aukera dute. Bertaratzen den guztiari pasta eta ardo-goxoa banatzen zaio.
Elizkizuna amaitu ondoren eliztarrek kandela bat, dirua eta otoitz bat eskaintzen dute eta aldareari hiru buelta ematen dizkie, horrela urte osoan burukominik ez dutela izango ziurtatua izango dutelarik.