Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Sagardoa eta Txotx Denboraldia Gipuzkoan

Sagardoa eta Txotx Denboraldia Gipuzkoan

  • Txotx
  • Bakalau tortilla
  • Bakailua
  • Txuleta

Txotx denboraldiak urtarriletik apirila amaiera arte irauten du, garai honetan sagardoa eta sagardotegietara bisitak gipuzkoar askoren ekintzarik barneratuenetako bat izaten dira.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2012/01/13

Amaiera: 2012/04/28

Lau hilabete hauetan sagardoaren bertuteak ezagutaraziko dituzten ekitaldi ezberdinak antolatu dira. Baina sagardoaren inguruko ekintzak luzatu egiten dira, sagardotegi batzuk urte osoan irekita irauten dutelarik. Herri ezberdinetan sagardoa ardatz dituzten hainbat ekitaldi antolatzen dira, hauen artean: Hernaniko "Sagar lasterra" eta Sagardo Eguna (martxoan) eta "Tolarea" Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren Kapitulua; Usurbilgo Sagardo Eguna (maiatzaren azkenaurreko igandean); Ezkio Itsasoko Igartubeiti museoan Sagardoaren Astea (urrian).

Gipuzkoan zehar zabaldurik dauden edozein sagardotegira joanez ohizko "errituala" burutuko dugu. Menu tradizionala bakailao tortillak, bakailao saltsan edota bakailao frijitua piper berdearekin, idi txuletoia, intxaurra, gazta eta sagar menbriloak osatzen dute. Hau dena erraz jateko sagardo bikaina edango dugu, horretarako Txotx! hotsaren aldarrikapenean kupelera hurbildu eta sagardoa dastatuz. Prezioa 30 eta 40 euro tartekoa izaten da normalean.



Gobierno Vasco - Departamento de Cultura