Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Jaioberriak eta gurasoak elkartzeko gunea

Jaioberriak eta gurasoak elkartzeko gunea

  • Haur eta gurasoak

Urtarrilaren 31etik aurrera, Atxulondo Kultur Etxeko jaioberrak eta gurasoak elkartzeko gela bat irekiko da haurrak mugimendu askean hezteko aukera emateko helburuarekin.

Udalherria: Zizurkil

Lekua: Atxulondo Kultur Etxea.

Hasiera: 2012/01/31

Amaiera: 2012/12/31

Sarrerak: Gratis / Dohain

Zizurkilgo Udala

 Zizurkil

Telefonoa: 943691012
Weba: http://zizurkil@udal.gipuzkoa.net
Emaila: zizurkil@udal.gipuzkoa.net

0-1 urte arteko haurra duten gurasoentzako, edo guraso izatekotan diren guztientzako da gonbidapena. Heziketa pentsamolde honek horizontalitaea proposatzen du haurraren lehenengo hilabeteetarako. Hortaz, haurrak etzanda egoteko koltxoneta batzuk ahalbidetuko dira. Lehenengo hitzordua urtarrilaren 31rako jarri da eta gunea irekia izango da, asistentzia librea, eta sartu-irtenetarako ez da mugarik egongo, gela erabilgarri dagoen ordutegiaren baitan beti ere: astearte, ostegun eta ostiraletan 17:30etatik 20:00etara.
Hasiera batean elkargune gisa funtzionatuko du gelak, baina hala suertatuko balitz, baliteke mugimendu askeari buruzko hitzaldiak eta bestelako ekintzak antolatzea ere.



Gobierno Vasco - Departamento de Cultura