Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Korpuseko Prozesioa

Korpuseko Prozesioa

  • Prozesioaren une bat
  • Prozesioaren une bat
  • Prozesioaren une bat
  • Prozesioaren une bat
  • Prozesioaren une bat
  • Prozesioaren une bat
  • Prozesioaren une bat
  • Prozesioaren une bat

Jaiegun aldagarria. Ostegunari jaiegun-izaera kendu zitzaionetik, hurrengo igandean ospatzen da Korpuseko prozesioa Oņatin.

Udalherria: Oņati

Lekua:  Oņati

Hasiera: 2012/06/10

Amaiera: 2012/06/10

Oñatiko Udala

Foruen Enparantza<br>Plaza Fueros, 1 (20560) Oñati

Telefonoa: 943780411
Faxa: 943783069
Weba: http://www.oinati.org
Emaila: Onati@udal.gipuzkoa.net

Oņate

Handikiro ospatzen den eguna. Tradizioa, erlijiotasuna eta dantzak bat eginik, meza ondorengo prozesio bereziak, herriko kaleak zeharkatzen dituen eguna. Erlijio eta folklorezko errito ikusgarria dugu; XVI menden aipatzen da lehen.

Oñatin, 500 urte baino gehiago duen ohitura hau ondo mantendu da. Korpus egunaren bezperan eta bi egun lehenago herriko dantzariak bertako kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Habeas egunean, prozesioa hasi aurretik bertan parte hartuko duten Pausoei harrera egiten die, ondoren Prozesioaren gunerik garrantzitsuena den San Migel eta Hamabi Apostoluen, hauek maskara eta guzti, Pausu biziaren bila joaten dira. Pausoen aurrean, ibilbidean dauden aldare txikien aurrean, San Migelen Pauso biziaren aurrean dantzatzen dute beraien kriskitinak joaz. Elizaren barruan, kontsakrazioaren aurretik, Goi-goikoaren aurrean dantzatzen dute.

Dantzarien janzkera praka eta alkandora zuriz, "Valenciana" izena duten gonatxoz eta banda eta gorbata gorriz osatzen da.

EGITARAUA:

     
  • 09:00etan: Txistulari Dandaren goizeresia.

  • 10:00etan: Musika Dandaren goizeresia.

  • 10:00etan: Prozesioko irudiak San Migel Parrokiara ekartzea.

  • 10:45etan: San Migelen irudia San Migel Parrokiara iritsiko da.

  • 11:00etan: Parrokian, MEZANAGUSIA. Meza ondoren, Korpuseko prozesioa herriko kale nagusietan.

  • 13:15etan: Musika Dandaren Kontzertua plazan.
    • Egitaraua:
      • Korputz Eguneko Zortzikoa; Konponketa: F. de Beobide.
      • La Vida es Bella; Nicola Piovani.
      • The Blues Brothers Revue; Konponketa: Jay Bocook.
      • Chariots of Fire; Vangelis.
    • Zuzendaria: Iñaxio Ibarrondo.

  • 18:15etan: Foro Enparantzan, Oñatz Dantza Taldearen emanaldia, Korpus eguneko dantza egitarau osoa eskainiz (eguraldi txarra egingo balu, Zubikoa kiroldegian).

  • 19:00etan: Musika Dandaren eskutik, dantzaldia Foro Enparantzan.


Gobierno Vasco - Departamento de Cultura