

XIX. mendearen erdira arte Urretxun ospatu zen feria, baina ordutik aurrera Zumarragan hasi ziren postu ezberdinak kokatzen.
Urretxuk protesta ofizial ugari luzatu zituen, baina, hala ere Zumarragak ikusi zuen nola urteen poderioz, gero eta postu gehiago kokatzen ziren bere lurraldean. Honela joan zen feria Urretxuko Aldapatik Zumarragako kaleetara luzatzen.
Zumarraga hasi zen toki aproposak eskaintzen feriarako, mende horren bigarren zatian Urdaneta Ibilbideak ganadu feriarako toki aproposena izatera iritsi arte. 1979. urtean "geltokiak" zonaldea bihurtu zen feria gunea, baina Ertzaintzaren Etxea eraikitzeko obrak zirela eta, 1987. urtean Urdaneta Ibilbidera bueltatu zen
Urretxu eta Zumarragako Argazki Elkarteak Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feriaren barruan antolatu duen Argazki Rallyaren emaitzak.
| Udalherria | Urretxu - Zumarraga |
|---|---|
| Data | (13/12/2011 - 13/12/2012) |