1. Hasiera
  2. Aikur Erle Museoa

Aikur Erle Museoa

Aikur Erle Museoa  Logotipoa
Imagen 2 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 3 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 4 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 5 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 6 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 7 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 8 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 9 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 10 de la galería de Aikur Erle Museoa
Imagen 11 de la galería de Aikur Erle Museoa

AIKUR Erle Museoa aisialdiko eta kultur arloko proposamena da. Ekimen hori Josune Epelde eta bere senarra Elias Otegi erlezainek bultzatu dute, lan horretan Legazpiko Lenbur Fundazioaren babesa izan dutelarik.

Udalherria: Urretxu

Lekua: Aikur Erle Museoa

Hasiera: 2007/09/27

Amaiera: 2012/12/31

Sarrerak: 2,00 y 3,00 €

Aikur Erle Museoa

Carretera Santa Barbara / Santa Barbarako bidea (20700) Urretxu

Telefonoa: 656 78 57 48

Aikur museoaren historia 90eko hamarkadan hasi zen. Garai haietan Josune eta Elias etxe ondoan materiala gordetzeko erabiltzen zuten biltegian erleen bizitzari buruzko informazioa eskaintzen hasi ziren. Museoa Urretxuko kanpoaldean dago, bere ingurune naturalean; bertatik ederra da ikuspegia eta gertu daude Santakutz Hotela eta Santa Barbara ermita.

Museoak bi solairu ditu.

  • Behe-solairuan harrera dago eta, bertan, Josunek eta Eliasek egindako produktuak saltzen dira. Dendatik Museoan sartzen da zuzenean. Museoan hiru eremu desberdin daude: Mitologia eta historia, erlezaintza eta polinizazioa eta produktuak. Eremu bakoitzean ukimenezko pantaila bat dago eta hark eremu horren gaineko informazio zabala eskaintzen du. Modu berean, erlezaintzan erabiltzen diren tresnak daude ikusgai eta Euskal Herrian antzinan erabiltzen ziren erlauntza-ereduak ere ikus daitezke. Solairu honetatik eztia ateratzeko planta modernora eta funtzionalera pasatzen da.
  • Goiko solairuan erleen bizitza erakusten du museoak. Erle erraldoi batek ongi etorria ematen die bisitariei eta bere morfologia azaltzen die. Horrela, atzetik argitutako ukimen-panel batean erlearen barruko organoak eta guruinak ikus daitezke. Beste pantaila batean guk irudi bat nola ikusten dugun erakusten da eta bertako botoia sakatuz gero, irudi bera erle batek nola ikusten duen ikus daiteke. Beste panel batean komunikazio-dantza eta erlekumaldia nola ematen den erakusten da. Museoak erleak bere erlauntzetan nola bizi diren ere erakusten du. Horretarako, bi erlauntza daude kristalaren atzean eta, bertan, erleek modu naturalean eraiki dute abaraska. Solairu horretatik ikus-entzunezko gelara eta tailerrera pasatzen da. Tailerrean haurrek argizari beroarekin argizarizko kandela egiten ikasten dute eta eztia pote txiki batean sartu eta etxera eramaten dute oroigarri gisa.

Museoak 260 m² ditu eta tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu. Erlauntzen eta antzinako erreminten ondoan argi-panelak, kolorez beteriko panelak eta ukimenezko pantailak aurkitzen ditugu. Kanpoaldean bisitariek inguruko landare desberdinak ikus ditzakete bertatik dagoen pasealekutik osteratxoa eginez gero. Halaber, bertan ikusi ahal izango dituzte leku desberdinetatik ekarritako antzinako erlauntzak.

Museoa 2007ko irailaren 27an zabaldu zen.

AIKUR MUSEOA

2012 - Urtarrila eta otsailean zehar, Aikur Erle Museora bisitak aldez aurretik erreserbatuta soilik egingo dira, eta 12 pertsonatik gorako taldetxoentzako.

Harremanetarako telefonoa:
656.785748 - Elias Otegi
Ordutegia: larunbatetan eta igandeetan goizeko 11:00etatik 14:00etara. Aste barruan aldez aurretik hitzartutako taldeentzako bakarrik zabalduko da.
Prezioak.
Banako sarrera – 3,00 euro
Ikasle-taldeak - 2,00 euro
Lenbur txartela dutenak, doan.
Helbidea: Santa Barbarako bidea – 20700 Urretxu

URRETXU ZUMARRAGAKO TURISMO BULEGOA

Bisita Gidatuak
Taldeentzako prezioa: 2,00 euro / pax
Bisitaren iraupena: 90 minutuak
Informazioa eta erreserbak: 943 25 06 81 / 630 70 25 87 (Josune) / aikur@aikur.com



Txikiweb (Ekei Kulturweb, S.L.L.)

  Tfnoa: 943 734423  - Faxa: 943 737258  - info@kulturweb.com
    Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako egitasmoa