Castellano | Euskara
  1. Hasiera
  2. GAIA Erakusketa Iraunkorra Eureka! Zientzia Museoan

GAIA Erakusketa Iraunkorra Eureka! Zientzia Museoan

Erakuketaren foiletoa

Eureka! Zientzia Museoa handitu egin da, "GAIA" erakusketa iraunkorrarekin. Energiaren kontsumo jasangarriari eta ingurumen-aktiboari buruzko erakusketa da, eta gure jasangarritasun-maila neurtu eta ingurumena errespetatzen ikasi ahal izango dugu han.

Udalherria: Donostia-San Sebastián

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Hasiera: 2010/01/1

Amaiera: 2012/12/31

kutxaren Gizartekintza den Eureka! Zientzia Museoa

Paseo de Mikeletegi, 43-45 (20009) Donostia-San Sebastián

Telefonoa: 943308211
Faxa: 943308240
Weba: http://www.eurekamuseoa.es
Emaila: eureka@eurekamuseoa.es

Museoaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 19:00etara.
Asteburuetan eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara.
Kokatua: Museoaren behe-solairuan
Prezioa: Museoko sarrerarekin sar daiteke.

Erakusketa-espazio berria da eta bi eremu ditu:

  • Lehen eremuan, bisitari bakoitzari txartel bat emango zaio, modulu interaktiboak eta ikus-entzunezkoak aktibatzeko. Gainera, zenbait galderari erantzuteko aukera izango du bisitariak, zer jasangarritasun-maila duen jakiteko. Energia-kontsumoari buruzko galdera erraz batzuen bidez, bisitariaren kontsumoa aztertuko da jolas moduan. Erakusketaren amaieran, energia aurrezteko zenbait konpromiso hartzeko aukera eskainiko zaio, eta konpromiso horiek etxera eraman ahal izango ditu.
  • Bigarren eremua sentikorragoa da; eremu horretan, naturaren taupadak sentituko ditu bisitariak, eta haren historiaren aztarnei jarraituko die. Gure paisaiak ezagutuko ditu, Gipuzkoako zenbait ingurumen-aktiboren bidez. Paisaia interpretatuko du, eta haren garrantzi fisikoa eta naturala ez ezik, kultura- eta elkarbizitza-balioak hartuko ditu kontuan.


Txikiweb (Ekei Kulturweb, S.L.L.)
  Tfnoa: 943 734423  - Faxa: 943 737258  - info@kulturweb.com

 


estadisticas web