Castellano | Euskara
  1. Hasiera
  2. San Blas Eguna

San Blas Eguna

San Blas Jaia
San Blas Jaia
San Blas Jaia
San Blas Jaia
San Blas Jaia

Jende mordoa joaten da hara, batez ere umeak, San Blas ogiak eta opilak bedeinkatzera. Tradizio handiko jaia da Antzuolan.

Udalherria: Antzuola

Lekua: San Blas Baseliza

Ordua: 12:00

Hasiera: 2012/02/4

Amaiera: 2012/02/4

Antzuolako familiak Besalde Auzoan dagoen Olotzeko San Blas Baselizara hurbiltzen dira. Guraso eta seme-alabek elizkizunaren zehar bedeinkatuak izango diren opilak ekartzen dituzte.

San Blas eguna otsailaren 3a da, baina Basalde-ko auzotarrak hurrengo larunbatean ospatzen dute bere ermitan.

Zeremonia guztian zehar haurrak zalapartatsu egoten dira. Haurrak aldarearen aurrean esertzen dira ondoren bedeinkatuak izango diren opilak eskuetan eramanez. Meza amaitu ondoren parrokoa pasillora aurreratzen den bitartean haurrak opilak altxatzen dituzte bedeinkatuak izan daitezen.

Elizkizunaren ostean, ermitaren kanpoaldean bertaratu diren guztiei salda, txorixoa eta ardoa banatzen zaizkie, giroa trikitixaz animatzen den bitartean.

Meza ordua: 12:00etan.



Txikiweb (Ekei Kulturweb, S.L.L.)
  Tfnoa: 943 734423  - Faxa: 943 737258  - info@kulturweb.com

 


estadisticas web