
Udalherria: Zumarraga
Lekua: Herriko kaleetan zehar.
Ordua: 19:00
Hasiera: 2012/02/4
Amaiera: 2012/02/4
Zumarragan Santa Ageda bezperako ohizko koplak abesteko tradizioa mantentzea Urretxu eta Zumarragako ikastetxeen kideen, auzokideen eta Goiargi Abesbatzaren esku dago.
Arratsaldeko 17:30etan Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek, trikitilarien laguntzaz, ikastetxetik irtengo dira Urretxu eta Zumarragako auzoak eta kaleak zeharkatuz. Ibilbidean ohizko Santa Agedaren koplak abestuko dituzte, errondari amaiera Euskadi Enparantzan emango dietelarik. Partehartzaileek baserritar jantzita egoten dira eskuan makila handi bat eramaten dutelarik.
18:30etan Pagoeta auzoko "Ambiente" taldea irten da.
Gaueko 19:00etatik aurrera Goiargi abesbatza Euskadi Enparantzatik irtengo da, ondoren Zumarraga eta Urretxuko auzoak eta kaleak zeharkatuko dituelarik. Geltokitik igaro ondoren Urretxun sartuko da, errondari Iburreta plazatxoan emango diolarik. Abesbatza honek tradizio hau 1986 urtetik mantentzen du, hutsik egin gabe.
19:00etan baita ere Gainzuri Ikastetxeko erronda irten da.