
Udalherria: Errenteria
Lekua: Errenteriako Turismo Bulegoa
Hasiera: 2007/01/1
Amaiera: 2012/12/31
Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen, 27 (20100) Errenteria
Telefonoa: 943 449 638
Faxa: 943 449 648
Emaila: turismo@errenteria.net
2007ko udaz geroztik Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako zaharberritze lanei esker ikusgai dago. Eraikin hau, garrantzi historiko itzelekoa izateaz gain , Hondarribiko adierazle berezi eta maitatuenetariko bat da.
Berritze lanen ondorioz egindako topografia berriak zenbait paseabidetan zehar ibiliz gozatzeko aukera ematen du, baita eraiki zenean helburu izan zuen defentsa balioa dastatzekoa ere.
Erreginaren baluartea egunero 10:00etatik 22:00etara jendearentzat zabalik izango da. Bisita gidatuak Turismo Bulegoarekin harremanetan jarrita egin ahal izango dira, 943645458 telefonora deituta, eta bertan Udalak baluarteari buruz argitaratutako informazio liburuxka lortu ahal izango da.
Eraikina birgaitu izanak berpizkundeko gotorlekuaren bereizgarria den baluartea miretsi eta gozatzeko aukera ematen du. Eremu berri bat da bisitariarentzat eta hondarribiarrentzat era berean ekintza kulturalak egiteko leku aproposa izanik