
Udalherria: Andoain
Lekua: Leitzaran Bisitarien Etxea
Hasiera: 2009/01/1
Amaiera: 2012/12/31
Sarrerak: 1,00 euro
Egitaraua:
Taldea trenez iritsiko da Andoaingo geralekura; han, zuen zain egongo gara bakoitzarentzako bizikleta batekin. Handik abiatuta, ibilbide zoragarri bat ekingo dioguhasiko dugu, pixkanaka Gipuzkoako bailararik ederrenetako batean murgilduz. Plazaola trenaren ibilbideari jarraituko diogu, Otietara iritsi arte; hantxe dago Leitzaran Bisitarien Etxea. Eraikinean Uraren Interpretazio Zentroa bisitatuko duzue, eta Arrantza Eskolan arrantzale bikainak bilakatzeko lehen urratsak eman ahal izango dituzue. Gero, bailaran barrena jarraitu ahal izango duzue, eta Bertxinera, Inturiara,... joan. Oraindik indarrik gelditzen bazaizue, Ollokiraino, geltoki zaharreraino, joango gara.
Prezioa:1,00 € + 6,00€ BTTarekin
Iraupena: Egun osoa.
Nori zuzendua: Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoei.
Oharra: Galdetu eskaintzen dizkizugun oinarrizko programari buruz dituzun zalantzaguztiak,
jarduera, ordutegi, otordu eta abarri buruzkoak. Ahal dugun guztia egingo dugu
zuri erantzuteko.