Castellano | Euskara
  1. Hasiera
  2. San Hilario krosa

San Hilario krosa

Imagen 1 de la galería de San Hilario krosa

Denon Artean Denetik, Kutxako enplegatuen elkarteak San Hilario krosaren XXVIII. edizioa antolatu du. Proba horietan elkarkideek, enplegatuek, familiartekoek, lagun eta adiskideek, atleta federatuek, atleta herrikoiek, eta abarrek, parte hartu ahal izango dute.

Udalherria: Donostia-San Sebastián

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Ordua: 10:45

Hasiera: 2012/02/12

Amaiera: 2012/02/12

Kutxa Gizarte Ekintza.

Garibai, 20 (20004) Donostia-San Sebastián

Telefonoa: 943411191

Frogak:

  • 10:00etan - 2.000 metro - Kadeteak
  • 10:15etan - 1.500 metro - Haurrak
  • 10:30etan - 1.200 metro - Kimuak
  • 10:45etan - 7.500 metro - Seniorrak Gazteak eta Juniorrak eta aurrekoak
  • 11:30etan - 600 metro - Benjaminak

Araudia

  1. Lasterketak Denon Artean Denetik, kutxako enplegatuen elkarteak antolatuko ditu, eta proba horietan elkarkideek, enplegatuek, familiartekoek, lagun eta adiskideek, atleta federatuek, atleta herrikoiek, etab.ek, parte hartu ahal izango dute.
  2. Lasterketak horretarako berariaz Miramongo Parke Teknologikoaren eremu asfaltatuan ezarritako zirkuituan egingo dira, aurreko koadroan zehaztutako orduetan, eta hor bertan adierazitako luzeran.
  3. Izen-ematea doakoa da. Otsailaren 4tik 18a bitartean egin daiteke, eguerdiko 14:00ak arte, Internet bidez, www.kutxasocial.net helbidean, horretarako aipatu web orri horretan ezarritako eremuan. Izen-emate horiei dagozkien dortsalak arratsaldeko 17:00tik 19:00ak bitartean jaso ahal izango dira, otsailaren 14tik 18ra arte, Easo kalea 8an kokatua dagoen Aiksaren bulegoan. Gainerako dortsalak lasterketaren egunean bertan jasoko dira, goizeko 09:30ak baino lehen.
    Gainera, 943 249520 fax-zenbakian ere egin daitezke, otsailaren 17a arteko epe bitartean. Faxean adierazi beharko da kutxako zein bulegotan jasoko den dortsala. Azkenik, baita lasterketaren egun berean ere, goizeko 09:30ak arte, baldin eta dortsalik geratzen bada.
  4. Antolamendu-mailako arrazoiak direla bitarteko, eta lasterketak ahalik eta modurik onenean egin daitezen, izen-emateak benetan korritzeko asmoa dutenek egin ditzatela eskatzen dugu. Era berean, izen-emateak azken ordurako ez uztea eskatuko genizueke eta teknologia berriak erabiltzea izen-emateak egiteko.
  5. Partaide eta laguntzaile guztiak EUSKAL GIROA ELKARTEKO lagunek prestatutako salda eta txorizo egosia dastatzera gonbidatuak daude.
  6. Lasterketa amaitzean ustekabeko gutunazalak banatuko dira, eta horietan opari ezberdinak joango dira. Parte hartzen duten umeek txokolatezko opil goxo-goxoak ere jasoko dituzte, ohikoa den moduan.
  7. Sariak eta garaikurrak izango dira lasterketa bakoitzeko lehen 3 neska/gizonentzat, txikitxoen mailan izan ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren irizpideak jarraituz, kategoria horretan ez baita ez sailkapenik ezta trofeorik ere izango.
  8. Antolatzaileek ez dute beren gain inolako erantzukizunik hartuko, lasterketan parte hartzeko izena emandakoei sor dakizkiekeen kalteak direla medio.
  9. Sailkapen guztiak www.kutxasocial.net eta www.herrikrossa.com helbideetan kontsultatu ahal izango dira.
  10. Parte-hartze hutsak Arautegi hau onartzea esan nahi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako arauen ildo bidetik.
  11. Jarduera hau garatzen ari den bitartean argazki-erreportaje bat egingo da, web honen albumean begietsi ahal izango duzuna.
  12. Izena emate hutsak jarduera honetarako xedaturik dauden partehartze-baldintzak onartzen.


Txikiweb (Ekei Kulturweb, S.L.L.)
  Tfnoa: 943 734423  - Faxa: 943 737258  - info@kulturweb.com

 


estadisticas web