Castellano | Euskara
  1. Hasiera
  2. Eureka! Zientzia Museoa

Eureka! Zientzia Museoa

Eureka! Zientzia Museoa

Zientziaren eta telekomunikazioen mundua beste begi batzuez begiratzen lagunduko digun kokagunea. Eureka! Zientzia Museoa, gure jakin minak bakarrik gidatuko duen ibilaldiko protagonista izango gara. Laster etorri ahal izango zara eta zuk zeuk frogatu ahal izango duzu denok dugula ukitu zientifikoa. Misterioa diruditen fenomenoak argitzea dela. Eta bitxikeria bada ere, dibertsioa ere zientzia dela.

Udalherria: Donostia-San Sebastián

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Hasiera: 2001/12/31

Amaiera: 2012/12/31

kutxaren Gizartekintza den Eureka! Zientzia Museoa

Paseo de Mikeletegi, 43-45 (20009) Donostia-San Sebastián

Telefonoa: 943308211
Faxa: 943308240
Weba: http://www.eurekamuseoa.es
Emaila: eureka@eurekamuseoa.es

Eureka! Zientzia Museoa zientzia zabaltzeko gunea da, denon eskura egongo dena. Inguratzen gaituena sistema interaktiboen bidez ulertzen lagunduko diguna. Dibertsioa eta jolasa uztartuko dituena. Eureka! Zientzia Museoa, gure jakin minak bakarrik gidatuko duen ibilaldiko protagonista izango gara. Laster etorri ahal izango zara eta zuk zeuk frogatu ahal izango duzu denok dugula ukitu zientifikoa. Misterioa diruditen fenomenoak argitzea dela. Eta bitxikeria bada ere, dibertsioa ere zientzia dela.

Atalak:

  • Lur Ontzia:
    • Gela honetan gu eta Lurraren artean dagoen elkarreragina erakusten dizugu.

  • Mundu Mekanikoa:
    • Fisikak gure bizitzako fenomeno asko ulertzen laguntzen digu.

  • Argi-Jokoak:
    • Argiaren ezaugarriak uler ditzakezu leku honetan.

  • Zentzumena eta Sentikortasuna:
    • Egiazta ezazu batzuetan zentzumenek iruzur egiten digutela.

  • Material Harrigarriak:
    • Munduko material bitxien berri izan ezazu.

  • Energia-Txinpartak:
    • Elektrizitatea ezin da ikusi, baina hemen sentitu egiten da.

  • Sistema Konplexuak:
    • Konplexua dena erraz ulertzen da atal honetan.

  • Komunikazioa:
    • Komunikazio-munduaren tekniketan eguneratu zaitez.

  • Elementuen Lorategia:
    • Eureka! Zientzia Museoa-ren ataria da hau.

  • Txikiklik:
    • Umeak eta zientzi mundua elkarrengana hurbiltzeko zubia.

  • Planetarioa:
    • Izarrak ikusteko presta zaitez! Izarrei buruz dena jakin ezazu XVI. mendeko itsasuntzia pilotatuz edo Galaxian zehar etorkizuneko espazio-untzia gidatuz.

  • Behatoki Astronomikoa:
    • Urrutiko galaxiak, Eguzki erupzioak, ozar-izarrak... Ezagutu Unibertsoa gure teleskopioen eta bideo-kamera "astronomikoaren" bitartez.

  • Aldi Baterako Erakusketak:
    • Eureka! Zientzia Museoan zientziak etengabe egunerokotasuna izan dezan saiatzen gara. Horretarako tarteka Aldi baterako Erakusketak antolatuko ditugu. Horietako bat Dinosauria 2001 erakusketa izan da.

Museoaren Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 19:00etara.
  • Larunbata eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara.

Joateko Garraioak:

  • Autobusa: 28. zenbakiduna. Irteera Bulebarrean eta geltokia Poliklinikan edo Miramonen.

Informazioa:

  • Telefonoa: 943012478
  • Helbidea: Miramon Teknologia Parkea, Mikeletegi Pasealekua 43. Donostia.


Txikiweb (Ekei Kulturweb, S.L.L.)
  Tfnoa: 943 734423  - Faxa: 943 737258  - info@kulturweb.com

 


estadisticas web