





Udalherria: Legazpi
Lekua: Mirandaola Parkea
Hasiera: 2002/12/31
Amaiera: 2012/12/31
Lenbur Fundazioa
Bikuña Jauregia<br>Bikuña Enea, 16. (20230) Legazpi
Telefonoa: 943731895
Faxa: 943731886
Weba: http://www.lenbur.com
Emaila: mirandaola@lenbur.com
Informazio Bulegoa.
Burdinolaren martxa jartzea
Baseliza.
Diaporama.
Artisau eta Oroigarrien denda.
Aterpetxea eta Taberna.
Burdinolara Bisita Gidatua.
Igaralde Errotara Bisita Gidatua.
Udanako Meategi Konplexura Bisita Gidatua.
Gazte Parkea eta Pilotalekua.
Mahaiak eta Erretegiak.
Komunak
Oinezko eta mendi bizikletazko ibilbideak.
Bulegoa edota informazio gunea:
Legazpiko Euskal Burdinaren Museoa
Euskal Burdinaren Museoa, Burdinolen Ibilbidean kokatzen da eta, bertan, industrializazio-aurreko garaian gizakiaren, ingurunearen eta burdina-lanketaren artean zegoen harreman estua adierazten da, betiere abiapuntu gisa Euskal Herria hartuta. Euskal Burdinaren Museoa Burdinolen Ibilbidearen ataria da.
Mirandaolako Burdinola: Martxan Dagoela Bisita
Mirandaolako Burdinola martxan ikusteak, hau da makinak eta olagizonak zuzenean lanean ikusteak, orain dela 500 urteetako burdinola batean murgiltzen gaitu.
Ikustaldiak gutxi gora behera 10 minutu irauten ditu eta hauspoen aretoan hasten da, lan-guneko gelaurrean. Bertan, eta uraren indarraren laguntzarekin, hauspoak martxan jartzen dira horrela burdina galdatuko duen sutegia piztua mantenduko delarik.
Mirandaola Burdinola: Bisita Birtuala
Lenbur Fundazioak Mirandaolako Burdinola Martxan dagoela bisitatzerik ez duen edonorentzat bisitaldi birtual ikusgarri bat prestatu du, bertan burdinolaren funtzionamendua eta historia ezagutaraziko delarik. Ikus-entzunezko mediorik aurreratuenak erabiliz orain dela 500 urtetako burdinola baten bizimoduan murgiltzen gaitu. Bisitaldi birtualak gutxi gora behera 17 minutu irauten du eta hauspoen aretoan hasten da, lan-guneko gelaurrean. Bertan, eta soinu banda zirraragarri baten laguntzarekin, burdinolako lanegun bat nolakoa izaten zen azalduko duen proiekzio bat ikusiko dugu. Bertan agertzen diren olagizonak legazpiarrak dira.
Santikutz Baseliza, Mirandaola
1952.urtean eriki zen burdinolako multzoa osatuz. Patrizio Etxeberriaren babespean eraiki zen. Bere barnealdean Soler Blasco-k egin zituen margoak topa daitezke.
Bertako Produktuen, artisautza eta Lenbur produktuen denda:
Denda moderno eta ausarta da, non ohizko produktuez aparte objektu modernoak ere lortu daitezke, beti noski artisau eta produktu naturalek eman dezaketen kalitatea kontuan hartuz.
Taberna - Jatetxea:
Dekorazio txundigarri eta erosoarekin, gustu oneko xehetasun eta txokoekin, jatetxeak Legazpiko industria tradizioa eta burdinaren kultura irudikatzen ditu, koloreen eta materialen uztarketa bikaina erabiliz. Horretarako Isabel Garmendia dekoratzaileak paretak zenbakiz, formulaz, ikurrez betetzen ditu, burdinak izaten dituen konposizio ezberdinak azalduz.
Beste Aukera Batzuk:
Berde guneak eta haur eta helduentzako aisialdirako tokiak daude, zeintzuetan herriko industria ondare diren makinak aurki daitezke (pilotalekuan, haur parkean, mahaiak, parrilak...). Parketik ibilbide zoragarri batekin, Telleriarte eta Brinkola auzoetara iristen da, non Lenbur Museo Lurraldea beste hainbat ekintza aurki daitezke; "Artzaintzaren Ekomuseoa", "Igaraldeko errota - Ogiaren Txokoa" eta "Udanako Mehatzea". Guzti hauek gida baten laguntzarekin bisitatu daitezke.
Parkeko bulegoaren ordutegia:
Asteartetik Ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara
Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
Oharra: Ekainetik Irailera bitartean, arratsaldeko ordutegia asteartetik larunbatera, beste hau da: 16:00etatik 19:00etara.
Bisita gidatuak, aldez aurretik zehaztuta:
Lenbur Informazio Bulegoa
Telefonoa: 943730428
Faxa: 943733163.
e-mail: mirandaola@lenbur.com