
Udalherria: Zumarraga
Lekua: Antioko Baseliza
Hasiera: 2007/01/1
Amaiera: 2012/12/31
Sarrerak: Doan / Gratis
Herriko erdigunetik errepide nagusira doan bidea hartuz, parrokia pasa eta gasolindegia baino zertxobait lehenago ezkerretara dagoen bidegurutzean gora 2 km inguru joan behar da baselizara iristea nahi bada. Bertatik Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Irimo... ikus daitezke. Bertan aisialdirako guneak daude harrizko mahai eta ahulki eta guzti. Bertatik Belokiraino paseo bat emanaz joan daiteke. Santa Isabel egunean (Uztailak 2) festa ospetsua ospatzen da bertan, non herritarrak goizean goiz erromerian baselizara igo eta meza ospatzen dute. Herriko dantzariak santutegiaren inguruan prozesio txiki bat burutu ondoren, aldarearen aurrean Ezpata Dantza zaharra dantzatzen dute. Meza ostean, dantza bera eta aurreskua baselizaren kanpoaldean dantzatzen dituzte. Kuadrilen eta familiarteko bazkaria egiten da txistulari, trikitilari eta guzti. Iluntzean denak berriz ere erromeria alaian jaisten dira.
Zumarragako lehen parrokia izan zen 1576 arte, eta inguru honetako eraikinik zaharrenetakoa da, zalantzarik gabe. Euskal erromanikoaren ale bikaina da, gaur egun horren monumentu gutxi ditugun estilo horrexena hain zuzen (hala eta guztiz ere, erromanikotik gotikorako trantsizio elementuak ere aurkitzen ditugu bertan). Hasierako eraikuntza erromanikoak ez du horma-bularrik kanpoaldean, zeren eta hasiera batean sabaia eta estalkia zurezkoa jarri baitzizkioten eraikinari.
Nabe bakarra du, hiru zatitan bereizirik sei zutabe biribil lodiz. Gainera, fabrikako aurrealdeko murruen gainean, presbiterioari dagokionean eta burualdeko hormetan, bi mutur-zinbria ditu. Estalkia bi isurialdekoa da. Korua eta alboko tribunak, soliba eta zapaten gainean oinarrituriko zurezko solairu batez, gure lurraldeko eliza askotan, Frantziako mugaz bestaldekoetan batez ere, ohikoa izan den jokaerari jarraitzen zaizkio. Barnealdeko zurajearen hainbat tokitan (zapata-buruak, mentsulak, habeak) normalean hilarri, kutxa, ateburu eta antzekoetan erabiltzen ziren tailak ikusten dira, hala nola gurpilak eta esbastikak, berezkoa duten esangura zeltikoan eguzkia eta suaren errepresentazioak baitira. Zapata erraldoi hauetako batzuen amaieran ageri diren erliebeak oso bitxiak dira, zeren eta giza irudia emakume buru eta bustoz ageri baita, "zapi" batez jantzirik batzuetan; beste irudi batzuk ere ageri dira tailetan, dragoi miresgarri bat esate baterako.
Absidearen kanpoaldea trapezio itxurakoa da, eta presbiterioko aurreko hormak baino geroagokoa da; bertako fatxadan oso arkitektura interes handiko elementuak daude:
IKUSTALDIAK:
Maiatzaren 1etik Urriaren 31ra:
Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 16:30-19:30.
Azaroaren 1etik Apirilaren 30era:
Aste bukaeretan eta jai egunetan 11:30-13.30 eta 16:00-18:00.
Telefonoak: 943 720607 / 943 250681
Turismo Bulegoak Urola Garaian
Oficina Lenbur Parque de Mirandaola | Telleriarte Auzoa , 20230 Legazpi | Tfno: 943 730428 | Fax: 943 733163 | mirandaola@urolagaraia.com