
Udalherria: Legazpi
Lekua: Mirandaolako Burdinola
Hasiera: 2007/07/1
Amaiera: 2012/12/31
Lenbur Fundazioa
Bikuña Jauregia<br>Bikuña Enea, 16. (20230) Legazpi
Telefonoa: 943731895
Faxa: 943731886
Weba: http://www.lenbur.com
Emaila: mirandaola@lenbur.com
Informazio Bulegoa.
Burdinolaren martxa jartzea
Baseliza.
Diaporama.
Artisau eta Oroigarrien denda.
Aterpetxea eta Taberna.
Burdinolara Bisita Gidatua.
Igaralde Errotara Bisita Gidatua.
Udanako Meategi Konplexura Bisita Gidatua.
Gazte Parkea eta Pilotalekua.
Mahaiak eta Erretegiak.
Komunak
Oinezko eta mendi bizikletazko ibilbideak.
Ikustaldiak gutxi gora behera 10 minutu irauten ditu eta hauspoen aretoan hasten da, lan-guneko gelaurrean. Bertan, eta uraren indarraren laguntzarekin, hauspoak martxan jartzen dira horrela burdina galdatuko duen sutegia piztua mantenduko delarik.
Ondoren bisitariak lan-gunera pasako dira, bertan ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izango delarik. Burdinola osoa erabat martxan dagoenean hauspoaren soinuak, sutegiaren garrak eta mailuaren kolpatzeak inguratzen gaitu. Usadioko arropekin jantziak dauden olagizonek makina guztiak maneiatzen dituzte, sutegia kontrolatu eta forja-lanean aritzen dira, ikuskizun zirraragarria eskainiz. Ikustaldia gidariaren azalpenekin osatzen da, burdinola baten funtzionamendua eta bizimodua nolakoa izaten zen azalduz. Makinak gelditu ondoren bisitariek olagizonekin hitz egiteko eta ondoan dagoen ermita ikusteko aukera izango dute. Ermitak dituen Soler Blascoren pinturak 1480. urteko maiatzak 3n burdinola honetan gertatu zen mirarizko gertakaria deskribatzen ditu.
Mirandaolako Burdinolaren Martxa Jartzea martxotik urria bitarteko igande guztietan eskainiko da, makina guztiak eta olagizonek lanean ikusteko aukera paregabea. Taldeentzako bisitaldiak ere eskaintzen dira horretarako aurretiko txanda eskatu behar delarik.
Burdinolaren berreraikitzea:
Hirurogeigarren hamarkadan Patricio Etxeberriak Legazpiko historiarekin lotura handia duen burninola hau berriztatzeko agindua eman zuen. 1580.eko maiatzaren 3an gertakizun bat suertatu zen zein ondoren miraritzat bataiatua izan zen (1633), ordudanik gainera Legazpiko festen ardatz bilakatu da.
Mirandaolako Burdinola Legazpiko Mirandaola Parkean dago, eta gutxienez XV. mendetik XIX. mendera arte izan da martxan. Gaur egun, zaharberriturik dago: ubidea, urarka, gurpilak, hauspoa, ingudea, gabia… Behe Erdi Aroan energia hidraulikoa aplikatzea aparteko aurrerapen tekniko eta ekonomikoa izan zen. Hainbestekoa, non burdinolen berariazko foru batek, burdinolek besteak beste ur, egur eta mearekiko zuten eskubidea nekazaritza eta merkataritza arloko interesen gainetik jartzen zuen. Burdina, egur-ikatza egiteko basoak, ur ugari eta itsas portuak izateari esker, Euskal Herri Atlantikoa burdinaren esportatzaile handienetakoa bihurtu zen. Hala ere, Europan garatu ziren teknika berrietara ez egokitzeagatik, Euskal Herriko burdinolek krisi sakona pairatu zuten, eta XIX. mendean itxi egin ziren. Bigarren Gerra Karlistaren ostean, industri iraultzak burdina euskal ekonomiaren eragile bihurtuko du berriro ere.
Ordutegia: Azarotik matxora, hilabeteko lehenengo igandea: 12:00 - 14:00
Sarrera:
UROLA GARAIA ESKUALDEKO TURISMO BULEGOA
Turismo Bulegoak Urola Garaian
Oficina Lenbur Parque de Mirandaola | Telleriarte Auzoa , 20230 Legazpi | Tfno: 943 730428 | Fax: 943 733163 | mirandaola@urolagaraia.com