Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ibilbidea - Chillida lantokitik Chillida-lekura

Ibilbidea - Chillida lantokitik Chillida-lekura

  • Imagen 1 de la galería de UROLA GARAIA; burdinean landua

Chillida lantokitik Chillida-lekura - Eduardo Chillidaren amets ugari Legazpin gauzatu eta argitara atera ziren.

Udalherria: Urola Garaia

Hasiera: 2010/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Ahalik eta pertsona gehienengana hurbiltzeko asmotan obra publikoak egiteko erakutsi ohi zuen nahi bizi horrek gero eta eskultura handiagoak egitera bultzatu zuen eta, beraz, ezinbestekoa izan zuen industria astunaren laguntza, estudioaren isiltasunean asmatutako piezak forja industrialetako sutegietan lantzeko.


Museo berri honek industriaren eta artearen arteko harreman zuzena erakutsiko digu. Erakusketa-gune bihurtuta, artearen arloan Eduardo Chillidak egin zuen ibilbidearen garrantzizko bi fazeta erakutsiko dizkigu: burdinaren forja-lana eta paper-lana.

Ibilbide honek Eduardo Chillida, munduko artistarik garrantzitsuenetarikoak gure eskualdearekin izandako harremana modu sakonean ezagutzeko aukera eskaintzen du. Honen bidez, eskultore apartak bere tailertxoan burutzen zuen lana gertutik ezagutuko duzu, hasierako zirriborroetatik amaierako lan-emaitzeraino. Chillidarekin loturiko bi gune azpimarragarri lotzen ditu ibilbide honek: Legazpiko Chillida Lantokia eta Hernaniko Chillida-Leku Donostia ondoan.



Turismo Bulegoak Urola Garaian
Oficina Lenbur Parque de Mirandaola
| Telleriarte Auzoa , 20230 Legazpi | Tfno: 943 730428 | Fax: 943 733163 | mirandaola@urolagaraia.com


Euskadi Turismo Gipuzkoa en Verde Gipuzkoa Turismo Donostia San Sebastian Turismo Tierra Ignaciana Ugassa